Atletismoa praktikatu nahi duzu? Xanjuk ateak zabaltzen dizkizu
Korrika egitea, kirola egitea eta besteekin une politak partekatzea gustatzen zaizu? Atletismoa probatu eta zure gaitasunak ezagutu nahi dituzu? Xanju Kirol Klubean zure zain gaude!
Pasai Donibaneko atletismo-kluba gara, eta guretzat garrantzitsuena kirolaz gozatzea, ikastea, ahalegintzea eta elkarrekin haztea da. Berdin dio aurretik atletismoa egin duzun edo hutsetik hasi nahi duzun: garrantzitsuena parte hartzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko gogoa izatea da.
Xanjun taldekide onak, erronka berriak eta zure erritmora hobetzeko aukera aurkituko dituzu, bai entrenamenduetan, bai lehiaketetan.
Gaztea bazara, kirola gustuko baduzu eta talde bateko kide izan nahi baduzu, animatu gu ezagutzera!
Xanjuk ateak zabaltzen dizkizu! Etorri, entrenatu eta gozatu gurekin. Aupa Xanju!
Itzuli albisteetara